TACHAAAN

Guaixe 2009ko azaroaren 6a

Pepe School Land Bartzelonan dagoen 3D-ari buruzko eskola bat da, arte eta diseinuaren meka peninsularrean 2005. urte inguruan jaio zen. Ordurako eskolaren arduraduna Daniel Lara 3D munduan ezaguna zen "wc", "pepe edota "changes" bezalako laburrekin. Denak ikusteko aukera bere web pertsonalean daukazue www.pepeland.com.Eskola sortzeaz gain hainbat eta hainbat pelikula edo iragarkientzako lan egin izan du, loteriako "raska" kanpainan edo Mortadelo y Filemon-en euliaren arduraduna ere izan zen. Esan daiteke urte hauetan ez duela denborarik galdu eta Espainiako 3D lan garrantzitsu askoren lantaldean parte hartu du.Baina interesgarriena azken urte hauetan ikasleekin lortu duen maila da. Ikasleak jartzen dute ilusioa, interesa, orduak,... baina harrigarria da tutore on bat alboan izateak emaitzetan duen inpaktoa!2009-an estrenatua da eta TACHAAN du izena. Zirko bateko bi pertsonaien istoriotxo bat azaltzen digu. Maurice bala-gizona eta zirkoko elefantearena hain zuzen ere. Ez dauka elkarrizketarik baina dena oso ondo ulertzen da. 4 minutu irauten ditu baina bonboi txikiak bezala, ez dute horregatik sentsazio txikirik sortarazten. Gainera sari asko jasotzen ari dira dagoeneko, Mundos digitales-en lehen saria, Sicarm-en bigarren finalista,... zorte on pieza txiki honi eta ikusteko gogoak badituzue,... bon appétit.Urko Mauduit