Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gobernuak lastaileko azken aurreko bilkuran erabaki zuen Enplegurako eta Jasangarritasunerako Toki Inbertsioaren Estatu funts berria sortzea. Populazioaren arabera banatzen den diru-sail horretatik Nafarroak 67 milioi euro jasoko ditu eta Sakanako udalen eskutan 2,2 milioi euro bukatuko dute. Estatuko gobernuaren funts horren helburua litzateke, beste neurri batzuekin batera, "ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, baita ekonomia eredua jasangarritasun eredu baterantz bideratzea ere". Funts berritik udalek jasotako dirua berehala egin beharreko inbertsiotara bideratu beharko dituzte udalek. Arlo horretan lehentasunezkoak izanen dira ingurumen eta gizarte eta ekonomia berrikuntzan babesa ematen duten eta garapen jasangarria sustatzen dituzten egitasmoak. Iazko funtsarekin alderatuta berrikuntza bat bada. Udalek jasotako diruaren %20ra arte bideratu ahalko dute hezkuntza eta gizarte zerbitzuak eskaintzak sortzen dizkieten ohiko gastuak estaltzera. Bestalde, 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriek aurkeztu nahi dituzten proiektuak aukeratzeko aukera izanen dute. 12 hilabeteLangileak kontratatzean langabezian urte bat baino gehiago daramatenek izanen dute lehentasunaHerriaPopulazioaGuztira erabilgarriGutxieneko inbertsioa (1)Gizarte gasturako gehienezko muga(2)Arakil946102.27081.77520.495Irurtzun2.248243.025194.32348.702Irañeta16117.40513.9173.488Uharte79085.40568.29017.115Arruazu10411.2438.9902.253Lakuntza1.168126.269100.96525.304Arbizu1.074116.10792.83923.268Ergoiena41745.08136.0479.034Etxarri2.458265.728212.47653.252Bakaiku33836.54129.2187.323Iturmendi38841.94633.540 8.406Urdiain69374.91959.90515.014Altsasu7.571818.481654.457164.024Olatzagutia1.687182.378145.82936.549Ziordia40443.67634.9238.753Guztira20.4772.210.4741.767.494 442.980(1) Gizarte gastura bideratutakoaren arabera, %80 eta 100 artekoa izanen da. (2) Gehienez ere %20 hartuko du.