Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak aurreko ostegunean baieztatu zuen Nafarroako euskarazko hedabideek ez zutela laukorik jasoko. Horren aurrean, hedabideetako ordezkariek "urgentziazko" balorazio bat egin zuten. Haien azaldu zutenez, "ez da erabaki teknikoa, erabaki guztiz politikoa baizik". Mikel Buldainen (Nabarreria), Oskar Zapataren (Topagunea), Garbiñe Petriatiren (Bierrik Fundazioa) arabera erabakiak "xede garbia du: Euskal Komunikabideak gutxiestea, euren langileak eta ordezkariak mespretxatuz, Nafarroako euskal komunitatea beste behin ere iraintzea bilatzen duena, bide batez legez ezarrita duten betebeharrari muzin eginez". EskaeraEuskarabideak eta Hezkuntza Departamentuak uztailean emandako hitza jan egin zutela salatu zuten. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, "deusetarako ez du balio urte osoan zehar aurtengo egoera konpontzeko inbertitu ditugun ordu eta ahalegin guztiak". Euskarazko hedabideetako ordezkariek dei egin zieten Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiei: aurtengo aurreikusitako 240.000 euroak heldu den urterako aurreikusitako kopuruari (250.000 euro) gehitu eta deialdia egin dadila. Hedabideetako ordezkariak, aldi berean, "Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prestutasuna izaten" jarraitzen dutela azaldu zuten. Euskarabideako zuzendariari eta zuzendaritza taldeari "hausnarketa sakona egin dezaten" eskatu zieten ostiralean, "Euskarabidea ere Nafarroako Gobernuaren parte da, eta egoera honen erantzukizuna hari dagokio zati handi batean". Gobernuaren arrazoia1986tik lehen aldiz euskarazko hedabideak diru-laguntzarik gabe geldituko dira. Hezkuntza Departamentuak hezkuntzako azpiegiturei lehentasuna ematea erabaki du. Garbi dago gobernuak ematen duen laguntza ez dela aski hedabideek duten ahaleginarekin alderatuta. Erabakiak egoera larrian utziko ditu hainbat komunikabide. Berez aspalditik duten egoera ekonomiko larria okertu eginen da. Batek baino gehiagok arazoak izanen ditu urtea bukatzeko. Nafarroako euskarazko hedabideetan 56 langile aritzen dira lanean.Laguntzeko bideaSakanako euskarazko komunikabide euskaldunak laguntzeko diru ekarpenak kontu zenbaki honetan egin daitezke: 3035 0018 49 0180026728. Diruaz gain, ematen dutenen izen abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia behar dira (bidali bierrik@guaixe.net helbidera). Izan ere, horrela jasotzen den dirua heldu den urteko errenta aitorpenean desgrabatu eginen da. Bestela, Nafarroako Kutxaren zuk erabaki, zeuk aukeratu ekimenaren 17.003 proiektuaren alde egin daiteke.