Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakanako zazpi alkatek agerraldia egin zuten Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoaren itunaz aritzeko. Txiki Iriarte (Irurtzun), Jose Ramon Garin (Lakuntza), Maider Goñi (Etxarri Aranatz), Eduardo Urrestarazu (Bakaiku), Nicolas Arbizu (Iturmendi), Unai Hualde (Altsasu) eta Epi Marin (Olatzagutia) agertu ziren prentsaurrekoan. Udal ordezkariek Osasunbidearekin zegoen negoziazioa itxitzat eman zuten. Alkateak UPN-ri eta PSN-ri zuzendu zitzaizkien eskatzeko Altsasuko klinikarekin itun berri duin bat sinatzeko. Horretarako Nafarroako aurrekontuei aurkeztutako emendakinak (NaBai eta NEB-IUN) babestu edo haiek berria aurkezteko eskatu zieten. Emendakin berria aurkeztuz gero, alkateek eskatu zieten UPN eta PSN-ri haiek proposatutako irizpideak bere egin ditzatela. Hau da, itun berriak klinikako 21 oheak eta kanpo kontsultak bere egitea. Bide batez Sakanako zinegotzi erregionalista eta sozialistei zuzendu zitzaizkien alkateak. Alkateen eskaera UPN-k eta PSN-k bere egiteko indar egin zezatela eskatu zuten. Alkateek egoeraren berri emanez gutuna bidali diete Nafarroako talde parlamentarioei. EgoeraOsasunbideak Josefina Arregi klinikarekin itun berria sinatzeko diru kopuru bera du. Hala ere, departamentuko teknikariek, Jose Luis Morenok eta Javier Sadak, diote bideragarria eta beharrezkoa dela klinikako 21 oheak eta kanpo kontsultak kontzertatzea. Baina diru kopuru bera dagoenez haiek ezin dute ezer egin. Konparazioak2006an sinatu ziren Josefina Arregi eta San Migel kliniketako hitzarmenak. Altsasuko klinikak eguneko 146,08 euro jasotzen ditu. Iruñekoak, irabazi asmoa duen erakunde pribatua izanik, berriz, 209 euro. Josefina Arregi klinikak 13 ohe kontzertatuengatik urtean 613.000 euro jasotzen ditu Osasunbideatik . Tuteran, erakunde pribatu batek 5 oheko unitate geriatrikoa eginen du eta horren truke 400.000 euro jasoko ditu. KontzentrazioaAbenduaren 12an, larunbatarekin, 13:00etan Altsasuko Foru plazan.