Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maitasun istorioa kontatzen du La recolectora de lágrimas filmak. Semea galdu eta gero negarrik egin ezin duen emakumea da protagonista. Bizitzaren alde lazgarria eta barne min sakona islatzen ditu.Ez da egitasmoak jasotzen duen lehen errekonozimendua. Esaterako, Nafarroako Gobernuak 9.999,60 euroko laguntza eman zion, Sorkuntza Zinematografikorako laguntzen barruan.IbilbideaAltsasuarrak zuzendari laguntzaile lanak egin ditu zenbait film ezagunetan: Julio Medem-en Room in Rome, Javier Fesser-en Camino edo Sebastian Corderoren Rabia filmetan, esaterako. Sariketa hau pausu berria da altsasuarraren curriculum oparoan. Mazkiaranen aurretik zuzendari ezagunek jaso dute aipatu saria; Nacho Vigalondo, Bayona, Daniel Sanchez Arevalo, Borja Cobeaga, David Planell, Achero Mañas edo Paco Plazak esaterako.