Eneko Lazkozek eskura izan zuen txapela

Guaixe 2009ko azaroaren 30a

Goizuetako udaletxeko ganbarak Nafarroako bertsolari gazteendako Xalto sariketa hartu zuen larunbatean. 14 gazte aritu ziren bertsotan. Goizean goiz ekin zieten bertsoei Goizuetako feria egunean. Lehen lanak eginda, sei bertsolarik lortu zuten finalerako txartela: Eneko Lazkoz eta Joseba Beltza etxarriarrek eta Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Josu Sanjurjo gazteek. Oier Lakuntza finaletik kanpo geratu zen.Arratsaldean, finalean, estu ibili zen sailkapena. Jon Elizetxek jaso zuen txapela, baina gertu geratu zitzaizkion Aimar Karrika eta Eneko Lazkoz, puntu erdira lehena eta puntu batera etxarriarra. Lehiaz haratago, sariketak Nafarroako bertsolari gazteen sustapenerako eta trebatzeko bide eman nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako sariketak. Aurten ere helburu hori bete zuen.