Sormen literarioa lantzen

Guaixe 2009ko abenduaren 1a

Abenduaren 3tik 11ra idazmena lantzeko aukera dugu Sakanatik atera gabe. Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Gaztediaren Institutuak antolatuta, La máquina del cuento tailerra hartuko du Altsasuko Otadiako Kristo Deuna Gazte Aterpetxeak. Nafarroako Artista Gazteen Topaketa Encuentros egitasmoaren 25. urtemuga ospatzeko jardueretako bat da. Bertaratzen direnek istorio eta kontakizunak sortu eta sormena lantzeko aukera izanen dute. Jorge Carrión idazleak emanen du ikastaroa. Idazle kataluniarra Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea da eta esperientzia zabala du sormen-literarioko tailerretan.Interesatuek 35 euroko matrikula ordaindu behar dute, tailerra, egonaldia eta otorduak barne. Plazak mugatuak dira. www.encuentros.navarra.com orrian eman daiteke izena.