Presoen argazkiak senideen eskuetan

Guaixe 2009ko azaroaren 3a

Aurreko ostiralean, hileko azken ostirala zela eta Etxerat-ek kontzentrazioak deitu zituen hainbat herritan. Deialdia horretan euskal presoen argazkiak agerian egon ziren. Izan ere, Etxerat-ek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak erabaki baitute, besteak beste, senideek presoen argazkiak erakustea, "espetxeratutakoen eskubideak bete daitezela exijitzeko eta elkartasun keinu gisa". Neurri horrekin ere "euskal presoen argazkien aurkako kanpainari" aurre egin nahi diote. Etxerat-en deialdiari segituz aurreko ostiralean 15 pertsona bildu ziren Irurtzunen, 64 Arbizun, 69 Etxarri Aranatzen eta 35 Olatzagutian. Altsasun giza katea egitea iragarria zegoen.