Sakanako IX. Herri Lasterketan izena ematea zabalik

Guaixe 2009ko azaroaren 3a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako IX. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia antolatu du azaroaren 15erako, Sakanako V. Atletismo Koparako baliagarria izango den lasterketa. Behe mailako kategorien lasterketak Irurtzunen izanen dira, goizeko 11:00etan hasita. Aldiz, helduak 12:00etan aterako dira Ihabartik, lasterketa Irurtzunen despeditzeko. Sari emate ekitaldia 13:00etan izanen da. Web gunean edo egunean bertanAipatu lasterketan parte hartzeko izena ematea zabalik dago, eta azaroaren 12a izango da internet bidez inskripzioa osatzeko azken eguna. Horretarako, interesatuek www.sakana-mank.com web orrira jo beharko dute eta inskripzio orria bete. Nagusiek 7,70 euro eta jubenilek 4 euro ordaindu beharko dituzte Euskadiko Kutxako 3035 0116 93 1160003328 kontu zenbakian. Nolanahi ere, lasterketaren egunean bertan izena eman ahalko da, Irurtzunen, goizeko 10:00etatik 11:00etara. Kasu honetan helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Aipatzekoa da maila nagusian parte hartuko dutenek euren ibilgailua Irurtzunen utzi beharko dutela, antolakuntzak autobusez eramango baititu Ihabarrera, lasterketa bertan has dezaten. Jakina denez, sari ederrak izango dira. Informazio gehiagorako hots egin Kirol Zerbitzura, 948 464 866 telefonora. www.sakana-mank.comIzena emateko edo informaziorako.