Sakanako Mendizaleak taldeak Aiako Harriara mendi ibilbidea antolatu du azaroaren 15ean, igandearekin. Autobusa goizeko 6:00etan aterako da Olaztitik eta Sakanako herrietatik pasako da, izena eman duten mendizaleak jasotzeko. Jose Luis Lizarragak ibilbide ederra antolatu du Aiako Harria natur parkean. Natur parkeak 6.913 hektareako zabalera dauka, eta Aiako Harria mendia beraz gain (837 m), beste tontor hauek osatzen dute parkea: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irupagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m). Aiako Harria Gipuzkoako mendirik zaharrena da Aiako Harriaren natura parkearen barruan, eta Oiartzun, Irun eta Lesakaren artean kokatuta dago. Ibilbidea egin eta gero mendizaleek sagardotegi batean bazkalduko dute. Bada, mendira eta sagardotegira joan nahi dutenek azaroaren 12ra arteko epea dute Sakanako Mendizaleen herriko arduradunak deitu eta izena emateko. 639 11 76 31 telefonora hots egin behar da horretarako. Igandean ElomendiraAltsasuko Mendigoizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du iganderako, azaroaren 8rako. Elomendira joko dute mendizaleek. Igandean goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua Altsasuko Mendigoizaleen egoitzan, Erkuden kalean.