Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 7. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak 3-1 irabazi zion Beriaini, aurreko asteko bolada onarekin jarraituz. Aldiz, Zaldua eta Ardoiren arteko partida atzeratu egin zen. Unzitik jarraitzen du lider, 13 punturekin, 11 puntu dituen Urrotz taldea atzean duela. Rajatablak sailkapenean gora egin du eta zortzigarrena da, 6 punturekin. Arakilgo Zalduak bi puntu dauzka eta 15.a da. Larunbatean zortzigarren jardunaldia dago jokoan. Memoriam SP taldearen kontra ariko da Rajatabla Antsoainen, 18:30etik aurrera. Bi taldeek puntu berberak dituzte eta hortaz sailkapenean tartea ateratzeko aukera polita dute izurdiagarrek. Bestalde, Elomendin jokatuko du Zalduak, sailkapenean bederatzigarrena den bertako taldearen kontra, 12:00etan. Ea zer moduz doazen gauzak.