Arbizuarrak Mutiloabeitikoen kontra ezin

Guaixe 2009ko azaroaren 3a

Larunbatean nesken senior mailako areto futbol txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen Mutiloabeitin. Mutilberako neskak Arbizuko Aldabidekoen kontra aritu ziren, eta nahiz eta arbizuarrak saiatu ezin izan zituzten hiru puntuak ekarri. 4-2 irabazi zuen Mutilberak. Nesken senior mailako liderra Zalatambor taldea da, 6 punturekin. Aldabide zazpigarren postura jaitsi da, 3 punturekin. Larunbatean Arbizuko kiroldegian jokatuko dute Aldabideko neskek, 6 punturekin laugarrena den Beriain taldearen kontra. Ea etxean jokatzeak lagundu eta puntuak Arbizun geratzen diren.