Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parlamentuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Batzordeak erabaki zuen premiazko eskea egitea Nafarroako Gobernuari hiru gauzetarako. Batetik, Sakanako ekonomia suspertzeko eta langabeziaren kontra borrokatzeko plan berezi bat egiteko. Plan hori tokiko erakundeekin, sindikatuekin eta eskualdeko gizarte eragileekin egiteko zehaztu zen. Horrekin batera, batzordeak gobernuari eskatu dio plana finantzatzeko aurrekontuetan diru-sail bat sartzea. Eta, azkenik, Nafarroako Gobernuari eskatu zaio sei hileko epean eskualdeko industrialdea (Urdiain-Altsasu) egitea. NEB-IUN-ek aurkeztu zuen mozioa eta koalizioak zenbait emendakin onartu eta gero aho batez onartu zuten alderdi guztiek.