Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara Batzordearen proposamena bere egin du Irurtzungo Udalak aho batez eta onartu du kale izendegian hainbat zuzenketa egitea. Kaleen izenak zuzentzerakoan Nafarroako Gobernuko Itzulpen Zerbitzuaren aholkua izan du Irurtzungo Udalak. Zuzenketa batzuk kale izenak euskal grafiaz egoki idazteko egin dira. Hala, Amaya edo Ardanceta beharrean Amaia eta Ardantzeta idatziko dira kale izenak. Ardubil kalearen kasuan lehen ardogibel zela adeiraziko da. Bestetik, egoki idazteko aurrerantzean Foru edo Gernika plaza idatzi beharko da eta ez orain arte bezala, Foruen edo Gernikako. Azkenik, Itsesia kale izenari bokala aldatzea erabaki da, Itsasia geldituz.