Mankomunitateak zabor-tasaren kobratzea eginen du

Guaixe 2009ko azaroaren 5a

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, azaroan kobratuko du hirugarren lauhilekoari dagokion zabor-tasa. Ordainketa helbideratuta dutenei emandako kontuan kargatuko zaie. Helbideratu gabe dutenek, berriz, borondatezko epearen barruan egin beharko dute ordainketa. Mankomunitateak azaldu duenez, behin borondatezko epea igaro ondoren, ordaindu gabeko ordainagiriek legeak ezarritako interesak eta gainkarguak sortuko dituzte, eta bide exekutiboaren bidez kobratuko dira.