Larunbatean San Juan liderra hartuko du Xotak

Guaixe 2009ko azaroaren 5a

Asteburuan Estatuko B mailako 5. Jardunaldia jokatu zen. Jarama Ribera de Navarra taldeak 3-2 hartu zuen menpean Uharte Arakilgo Aralar Mendi, eta Fluitecnik Xotak eta Lintxuk jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen. Hortaz, aipatu bi taldeek ez puntuatzean lidergoa aldatu da eta egun San Juan taldea da liderra, 12 punturekin. Fluitecnik Xota hirugarrena da, 9 punturekin, eta Aralar Mendi zortzigarrena, 6 punturekin. Larunbatean Iruñean jokatuko du Fluitecnik Xotak, San Juan liderraren kontra, 19:00etatik aurrera. Aldiz, Uharte Arakilgo Aralar Mendik etxean hartuko du sailkapenean zazpigarrena den Castejon. Ea zer moduz doakien.