Sakanako Txapelketaren bigarren jardunaldia jokoan

Guaixe 2009ko azaroaren 6a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Areto Futbol Txapelketa-Iker Kirolak Sariko bigarren jardunaldia bihar jokatuko da, larunbatean, hilak 7, Altsasuko Zelandi Kiroldegian. Aurreko asteburua atseden jardunaldia izan zen. Bihar ondoko partidak jokatuko dira: Gaztetxe - Biltoki (15:00etan)            Otofados - Einag Arezpe (16:00etan)            Hiltegi - Herriko Txiki (17:00etan)             All In - Sakana (18:00etan)