Ur oldea

Guaixe 2009ko azaroaren 9a

Azken egunetan botatako euri guztiak ez du lurrak xurgatu eta erreken eta ibaien emaria izugarri handitzea ekarri du eta oraindik ere handitzen ari da. Ibaiak gainezka egin du Ziordian eta txipudi parkea urez estali du. Uharte Arakilen eta Irañetara daraman errepidea moztu egin du. Arruazun ere ibaiak gainezka egin du, baina oraindik ere ez da herrira hurbildu. Gauza bera esan digute Erroztik. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, A-1 autobidean auto ilaran sortu dira Idiazabalen lubizia egon baita. Nafarroako Gobernuak, bestalde, ibarreko eta inguruetako errepideetatik elurra kentzeko bi kamioi martxan jarri ditu. Errepideetan tentuz gidatzeko aholkatzen du zentzuak, han hemenka  ur baltsak sortu baitira. Dagoeneko, mendiak udazken honetan jantzi txuria mustu dute.