Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearteaz geroztik Google web gunearen mapen atalak Sakanako irudiak ikusteko aukera ematen du. Web gune ezagunaren Street View edo bideo zerbitzuak 360 graduko irudiak eskaintzen ditu bere mapetan. Sakanari dagokionez herri denak ageri dira, batzuetan gainera kalez kale ibili da Googleren autoa irudiak hartzen, Irurtzunen kasu, eta besteetan kale nagusiak ageri dira, Etxarri Aranatz edo Altsasu kasu. Beste batzuetan bigarren mailako errepidetik ikusten dena da web gunean erakusten duena.