Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etorkizunean bertso saio, afari edo txapelketak nahi baditugu, beharrezkoa da gaur egungo haur eta gazteak heztea. Helburu horrekin antolatzen du Nafarroako Bertsozale elkarteak Bertsolaritza irakaskuntzan programa. Sakanako lau ikastetxetara iritsiko da aurten aipatu egitasmoa: Irurtzungo Atakondoa ikastetxera, Altsasuko Zelandi ikastetxera, Urdiaingo Herri Eskolara eta Etxarri Aranazko San Donato ikastetxera. Denera, 77 sakandar gazte ari da bertsolaritza lantzen.Nafarroako Bertsozale Elkarteak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmena sinatzen du urtero programa hau aurrera eramateko. Horrez gain, hitzarmena du Sakanako Mankomunitatearekin bertsolaritzarekin lotutako beste ekimenak egiteko.