Haurrak ilustratzaile

Guaixe 2009ko azaroaren 12a

Altsasuko ludotekako haurrak ipuin-liburuen munduan murgildu ziren egun batez. Ipuin-liburuetako ilustrazioak ikusi, marrazki teknikak ikasi eta praktikan jartzeko aukera izan zuten. Luxuzko irakaslea izan zuten horretarako, Jon Zabaleta ilustratzailea. Ez da gero erraza ilustratzailearen lana; "ilustratzaileak, istorioak marrazteaz gain, kontatu egiten ditu" azaldu zuen marrazkigileak. Adi-adi jarraitu zituzten haurrek haren esanak. Irudimena, jolas eta inprobisaziotik abiatuta, emaitza ederrak lortu zituzten haurrek. Ekimena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu zuen, Etxepare sarien barruan, haurrak album ilustratuen mundura gerturatzeko.