Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroa Oinezen balorazioa egiterakoan hala aurreratu zuten Muxi Mariñelarenak, ikastolako zuzendariak, eta Pello Urzelaik, lehendakari-ordeak. Biek ere "lehen faseko eraikuntzari dagokion lehen harria jartzeko itxaropena" azaldu zuten. Horrekin batera, Mariñelarenak eta Urzelaik eskertu egin zuten "jaso dugun laguntza guztia bihotz bihotzez. Ilusioa jaso dugu ikastolaren hezkuntza proiektuarekin eta eraikuntza proiektuarekin jarraitzeko eta ilusio hori ezin da zenbatu". Gaineratu zutenez, "Andra Mari ikastola oso pozik dago Oinez urtea nola joan den, baita Oinez eguna nola igaro zen ere". Txikiak handiAndra Mari ikastolako bi arduradunek azaldu zutenez, "hizkuntza gutxituen aldarrikapena egiteko balio izan duen Txikiak Handi programa bereziki abesgarria izan da". Beste errealitate batzuk eta beste eragileekin harremanetan sartzeak "gure ikuspegia zabaldu du eta gure hizkuntza zaintzeko eta garatzeko indarrak berritu dizkigu". Aurreratu zutenez, "ekimenak luzapena izango du. Irlanda, Eskozia, eta Mann eta Cornualles irletako elkarte batzuek laster sinatuko dute hizkuntza gutxituen aldeko Arbizuko Adierazpena".