Ibarreko hondakin bidaiariak

Guaixe 2009ko azaroaren 11

Azaroan biaz geroztik Sakanan sortutako hondakinek Tuterako El Culebreteko hondakindegiko bidea hartzen dute. Sakanako Mankomunitateak Arbizun duen hondakindegian deskarga kaia eraiki da. Sakanan jasotzen diren hondakinak han deskargatu eta trinkotu egiten dira, edukiontzi berezietan sartu eta, kamioietan, Erriberako bidean jartzen dira. Tuterako El Culebrete hondakindegian biometanizazio prozesua erabiliko dute hondakinak tratatzeko.EguneroHondakinak jasotzeko hiru edukiontzi berezi ditu mankomunitateak. Bakoitzean 23 tona sartzen dira. Egunero edukiontzi eta erdi edo bi edukiontzi betetzen dira. Beteak dauden edukiontziak Tuterara garraiatzeaz Esaingo Transportes Javier Roncal enpresa arduratzen da. Egunero bidai bat behintzat egiten du eta batzuetan bi. Arbizuko deskarga kaian Sakanako hondakinez gain Goiko Araxesekoak ere trinkotzen dira. Mankomunitatetik jakinarazi digutenez, Leitza, Areso, Goizueta, Larraun eta Arano mankomunitate bat sortzen ari dira, Mendialdeko Mankomunitatea, eta etorkizunean hango hondakinak ere Arbizun trinkotuko dira, Tuteran bukatu aurretik. ArrazoiaEuropako legedi batek hondakin organikoak tratatzera behartzen du. Orain arte ibarreko hondakin horiei Arbizuko hondakindegian lur ematen zitzaien. Baina legedi berrira egokitu beharra dago eta, horregatik, hondakinak Erriberarantz bidaliko dira. Sakanako Mankomunitateak urte hasieran zabaldutakoaren arabera, iaz ibarreko edukiontzi berdeetan 9.435.599 kilo (471 kilo pertsonako) jaso ziren. Hondakin kopuru hori guztia Tuterara eramateak Arbizuko hondakindegiaren erabilera luzatzea dakar, han ez baita hainbeste hondakin metatuko. Egun, obra hondakinak eta industriako materia inertea jasotzen du hondakindegiak. 756.000 euro Aurrekontu hori du deskarga kaiak eta Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak ordaindu du.