Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandar berriei ibarrean ditugun zerbitzuak ezagutarazi (osasun zentroa, gizarte zerbitzuak, emakumearentzako arreta bulegoa) eta osasuna, sexualitatea, seme-alaben zaintza, elikaduraren garrantziaz, hezkuntzaz eta beste hainbat gairen inguruan hausnartzeko asmoz antolatu da ikastaroa. Gai horien inguruko azalpenak ibarreko profesionalek beraiek emanen dituzte. Heldu den asteazkenean hasiko da eta Gure Etxea eraikinak zortzi saioak hartuko ditu. Bi orduko iraupena du saio bakoitzak. Burunda mendebaldeko Osasun eskualdea, Gizarte Zerbitzuak eta Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuek antolatu dute ikastaroa.