Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Urdiainen Kuadrilategi egitasmoa aurrera eraman nahi du. DBHko ikasleei zuzendutako programa horrek gazteen hizkuntza ohituretan eragin nahi du, koadrilan, lagun artean, eta ongi pasatzen ari diren bitartean. Taldeak osatzeko Etxarrin 6 pertsona eta Urdiainen 5 falta dira. Izen ematea, hori bai koadrilaka da. Hau da, gutxienez, lagun talde bakoitzak bost kidez osatuta egon beharko du. Etxarrin kultur etxean bilduko dira 16:00etatik 18:30era eta, Urdiainen, 17:00etatik 19:30era, herriaren etxean. Makina bat jarduera egiteko aukera izanen dute. Lakuntzan, hilaren 21ean hasiko dira eta larunbatero, 16:30etik 19:00etara, Lakuntzako Pertza elkartean bilduko dira. 5 plaza libre daude Lakuntzan.Izen ematea689 029 778 telefonoan edo arakil.euskara@sakana-mank.com e-postan.