Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarriko Gure Pilota elkartearen laguntzarekin antolatutako Sakanako Emakumeen Pala Txapelketak aurrera darrai. 17 biko ari dira lehiatzen hiru mailatan banatuta: lehen mailan, bigarren mailan eta gazteen mailan. Lehen mailan eta gazteen mailan ligaxka jardunaldiek aurrera jarraitzen dute, baina bigarren mailan final erdiak jokatuko dira asteburuan. Bigarren mailako final erdiak larunbatean, hilaren 14an jokatuko dira, Etxarri Aranatzen. 17:00etan Yanirak eta Rebekak Maria eta Saioa izanen dituzte aurkari, eta 18:00etan Judith eta Maider Mari Pazen eta Mirentxuren kontra ariko dira.