Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Estatuko B mailako areto futboleko seigarren jardunaldia jokatu zen. Irurtzungo Fluitecnik Xotak aukera paregabea zuen goiko postuetan egoteko baina ez zuen probestu. San Juanek 3-2 irabazi zion Irurtzungo taldeari eta sailkapen orokorrean bigarren kokatu ziren Iruñekoak, eta laugarren Irurtzungoak. Bestalde, Uharte Arakilgo Aralar Mendik bosna berdindu zuen etxean Castejonen kontra. Lintxu da Estatuko B mailako liderra, 15 punturekin. San Juan bigarrenak puntu berberak dauzka, Gazte Berriak hirugarrenak 12 puntu eta Fluitecnik Xota laugarrenak 9 puntu. Aralar Mendi, bestalde, zortzigarrena da, 7 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko du Xotak, Irurtzungo kiroldegian, 18:00etan, puntura berdinduta bosgarrena den Tafatrans taldearen kontra. Hortaz, puntuak pilatu eta atzera ere gora begiratzeko aukera aparta dute Irurtzungo mutilek. Uharte Arakilgoek Erriberrin jokatuko dute larunbatean, 17:00etan, hiru punturekin bederatzigarrenak diren Nordecons Olite taldekoen kontra. Ea bertatik hiru puntuak ekartzen dituzten.