Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguberri usaina hartzen ari da giroa. Hotza dagoeneko hemen da, eta berarekin batera, kolonia eta perfume iragarkiak, turroi eta bestelako gozoen salmenta eta beste. Eguberriak gero eta gertuago dauden seinale. Garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea da, eta eskaintza zabal horretan gida izan daiteke Euskarazko Produktuen Katalogo. Euskal Herriko 135 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek bultzatu zuten katalogoaren sorrera (tartean Sakanakoak) eta hau 12. edizioa du. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariek elkarlanean egindako katalogoa da, euskararen herri guztiari begira. Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta. www.katalogoa.orgSakanan katalogoaren 3.200 ale banatuko dira eta Interneten ere kontsulta daiteke. Urte guztian eguneratua egonen da web gunea. Bisitariek iruzkinak eta komentarioak egin ahal izanen dituzte web gunean, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.Zortzi atalMusika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak.