Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten bete ditu 15 urte Bierrik Fundazioak. Hasieran elkartea zenak eta egun fundazio denak helburu nagusia da euskarazko komunikabideak sustatzea Sakanan. 15 urteotako fruitua dira Guaixe astekaria, Beleixe Irratia eta haien web orriak. Asmo berriak ere baditu fundazioak, baina bidean geldialdia egin eta egindakoa ospatzeko unea ere hartu nahi du. Horregatik, hilaren 28an, Etxarri Aranatzen bazkaltzera bildu nahi du lagun eta kolaboratzaileekin. Ospakizuna sakandar guztiei zabalik dago. Txartelak 10 eurotan jarriko dira salgai. Interesatuek erreserbak lehiaketa@topagunea.com e-postan edo 948 564 telefonoan egin ditzakete.