Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, azaroaren 14an, larunbatarekin, Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketa abiatuko da Arbizun. Zortzi tiralariz osatutako taldeak izanen dira goma gainean lehiatuko direnak. Hiru mailatan jokatuko da txapelketa: gizonezkoen 640 kilotan (Amaiur, Berriozar eta Txantrea ariko dira), gizonezkoen 600 kilotan (Amaiur eta Berriozar ariko dira), eta emakumezkoen 500 kilotan (Sakana eta Beti Gazte taldeak). Guztira hiru jardunaldi jokatuko dira, Arbizun, Lesakan eta Elizondon. Larunbatean, 17:00etan emanen zaio hasiera txapelketari Arbizuko kiroldegian. Txapelketako lehen jardunaldia dago jokoan. Lehenik eta behin gizonezkoen 640 kiloko jardunaldia jokatuko da, bigarrenik gizonezkoen 600 kiloko jardunaldia eta azkenik emakumezkoen 500 kiloko jardunaldia. Bertan Sakanako neskak Lesakako Beti Gazte taldeko nesken kontra ariko dira. Tamalez soilik bi talde hauek eman dute izena txapelketan, baina hala ere ikuskizuna ziurtatuta egonen da.