Frontisek 2009-2010eko Zirkuitu Profesionala aurkeztu du

Guaixe 2009ko azaroaren 12a

Frontis enpresak denboraldi honetarako bere egitasmoen berri eman zuen atzo Larrabetzun. Frontisen Zirkuitu Profesionalak (CPA) 15 torneo izanen ditu aurten, iaz baino 5 gehiago, eta torneoak Euskal Herrian, Errioxan, Burgosen, Zaragozan, Palentzian, Salamancan, Madrilen eta Bartzelonan jokatuko dira, ekainera bitartean. Torneoak binaka, buruz buru edo lau t´erdian jokatuko dira, eta joko sistema baliatuko dute guztietan. Torneoko finalak zuzenean edo diferituan  ikusi ahal izango dira Teledeporte telebista katearen bidez. Lehen torneo baliagarria Nafarroako Irekia izan zen, larunbatean Jorge Nagorek irabazi zuena, eta bigarrena Alba Hotel Golf Irekia izango da, azaroaren 13tik 22ra Galdakaon, Arrigorriagan eta Zornotzan jokatuko dena. Bertan zortzi biko ariko dira, eta tartean Nagorek Arzelusekin osatuko du bikoa eta Gorritik Camarero II.arekin.