Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala jakinarazi zien asteazkenean Maria Kutz osasun kontseilariak berarekin bildu ziren alkate sakandarren ordezkariei. Irurtzun, Etxarri Aranatz, Urdiain eta Altsasuko alkateak (Lakuntzakoak eta Arbizukoak azken unean ezin izan zuten joan) Josefina Arregi klinikaren hitzarmenari buruz hitz egiteko bildu ziren kontseilariak. Maria Kutzek hautetsi sakandarrei bere departamentua klinikarekin duen harreman ekonomikoa bideratzeko bi aukera aztertzen ari dela jakinarazi zien. Alde batetik, teknikariek hitzarmenean jasotzen dena zabaltzeko aukerak aztertzen ari dira. Kutzek kanpo kontsultak ere aipatu zituen antza, baina ezer zehaztu gabe. Bide horrek emaitzarik ez balu emanen heldu den urteko aurrekontu legeari emendakina aurkeztea eta talde guztien artean adostea proposatu zuen Kutzek. Gaiaren inguruan berririk izanez gero Migel Angel Zubiria jakinaren gainean jarriko zuela jakinarazi zuen kontseilariak. ParlamentuanAurreko ostiralean Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordearen bileran Maria Kutz kontseilariak esan zuen lehengo itun bera eskainiko ziola Josefina Arregi klinikari. Asun Fernandez Garaialde Lazkano (NaBai) parlamentariaren galderari erantzuna zen. Kontseilariak adierazi zuenez, "esan genien finantziaziora egokitu beharko zutela. Aurtengorako 613.000 euro dira eta horietatik 462.000 ordaindu ditugu irailera arte". Kontseilariak esan zuen klinikaren arazoa beste erakunde pribatuekin kontzertatutako beste 12 oheekin zegoela. Kutzek esan zuen, "ohe gehiago kontzertatzea edo ez gai teknikoa" dela. Ituna urtearekin batera despeditzen da.EskaeraParlamentari altsasuarrak Osasunbideak Josefina Arregi klinika bere gain hartzea eskatu zuen. Ez soilik epe motzeko ospitaleratzeko arreta sanitario guztia, baita "desagertzeko zorian egon litekeen" kanpo kontsulten zerbitzua ere. Fernandez Garaialde Lazkanok eskaera argudiatu zuen, esanez "klinika, aitzindaria da geriatria arloan. Altsasutik Nafarroa guztira zerbitzua ematen du. Etxarri Aranatz eta Altsasuko Osasun Eskualdeetako arduradunek aitortu dute osasun arretan laguntza handia ematen dutela, bai gaixoei bai senideei ere. Kontsulten itxaron zerrenda murrizten du ere". Parlamentari altsasuarraren ustez "ulergaitza da irabazi asmorik gabeko halako klinika bat eskualdeko enpresen, zeuk erabaki, zeuk aukeratu programaren eta mankomunitateen ekarpenen menpe egotea.