Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko irratiaren 10. urteurreneko ekitaldien 3. asteburuan sartu gara. Gazte Asanbladak gaur, 18:00etan, haurrentzako bideo emanaldia iragarri du. Bihar, berriz, herrirako gaztetxea aldarrikatzeko kazolekin zarata ateratzera bilduko dira gazteak, 11:00etan. 14:30ean bazkaria iragarria dute eta mahaitik altxatu gabe kantuan eta musean ariko dira. Aurreko larunbatean, goizter hasi zituzten gazteek ospakizunak. 9:30ean herri bat, gaztetxe bat leloa herrian barna zabaldu zuten. Ondoren, guztiak furgonetan sartu eta, musika lagun, furgobirari ekin zioten. Eguraldiak ez zien lagundu eta pela-pela bukatu zuten. Auzatean gosea egin eta Aritzaga elkartean 30 pertsona bazkaltzera bildu ziren. Ondoren txerrikume ehiza iragarria zuten, baina animaliek korrika egin nahi ez eta gazteek haiek loditzea erabaki dute.