Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, azaroaren 15ean jokatuko da Sakanako IX. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du proba, Arakil eta Irurtzungo udalen eta Arakilgo hainbat kontzejuren laguntzarekin eta hainbat babeslerekin, Burundesa tarteko. Asteartean aurkeztu zuten herri lasterketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuko teknikari Nerea Martinezek eta Amaia Gerrikagoitiak, Mankomunitateko Kirol Batzordeko buru eta Arakilgo udaleko zinegotzi Ruben Goñirekin batera. Proga nagusia eguerdianIhabarren hasi eta Irurtzunen bukatuko da Sakanako IX. Herri Lasterketako proba nagusia, 9 kilometrokoa. Ihabarretik atera eta Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai eta Etxarren pasa eta gero Irurtzungo plazan despedituko da proba. 9 km-koa da, aurreko edizioak baino laburragoa, ibilbidea oso gorabeheratsua delako, aldapa eta erritmo aldaketa askorekin. Lasterketa 12:00etan abiatuko da, eta ordu bat lehenago, 11:00etan, kategoria txikikoen probak izanen dira. "Orain arte 10:00etan hasten ziren txikien probak baina atzeratzea erabaki dugu, bestela goizeko 9:00etarako etorri behar baitziren haurrak, eta luze egiten zitzaien" azaldu zuen Amaia Gerrikagoitiak. Bestalde, antolakuntzak gogoz eskertu du Dantzaleku-Sakana Atletismo Taldeak eta Irurtzungo Iratxo eta Itxondo elkarteek emandako laguntza. "Lasterketa ondoren Iratxo elkartean auzatea egonen da eta Itxondo elkarteak kategoria txikiko proben zirkuituak eta beste antolatuko ditu. Oso eskertuta gaude" azpimarratu zuen Gerrikagoitia teknikariak. Sakanako IX. Herri Lasterketa Sakanako V. Atletismo Koparako kontuan hartzen da. Urdiain, Iturmendi eta Ergoienako lasterketak jokatu eta gero, gizonezkoetan Francisco Javier Gomez da lehena, Jon Iñaki Araña bigarrena eta Antton Zelaia hirugarrena, eta emakumezkoetan Nuria Ongay doa buruan, Jone Pelaezen eta Edurne Razkinen aurretik. Sakanako lasterketaz gain, Altsasuko San Silvestreak erabakiko du Kopa. HelburuakSakanako IX. Herri Lasterketa antolatzearen helburuak asko dira. Alde batetik helburu kulturala du, urtero Sakanako herri ezberdinean antolatzen denez, Sakanako hainbat herri eta txoko ezagutarazten baititu. Bestalde, atletismoa bulkatu nahi du. Sakanan korrikalari asko daude, horren isla da Dantzaleku-Sakana kluba indartsu dagoela, Sakanako herri askotan lasterketak antolatzen direla -Kirol Zerbitzuak horregatik antolatu du Sakanako Atletismo Kopa, hain zuzen- eta aurreko igandean, Behobia-Donostian, 97 korrikalari sakandarrek parte hartu izana. Eta proba honek ere euskara bulkatu nahi du, megafoniatik esaten diren guztiak, kartelak eta beste euskaraz izanen baitira. Igandean bertan eman daiteke izenaKategoria guztiak kontuan hartuta antolakuntzak 200 korrikalari inguru espero dituzte iganderako. "Jendea eguraldiari begira egonen da azkenera arte. Hotza iragarri dute, baina badirudi ez duela euririk egingo" azaldu zuen Gerrikagoitiak. Hortaz, ez dago aitzakiarik. Antolatzaileek proban aritzera animatu dituzte sakandarrak, baita Behobia-Donostian aritu ziren 97 sakandarrak, etxeko lasterketan aritzea polita delako. Herri Lasterketan parte hartu nahi dutenek, haurrek eta helduek, igandean bertan eman dezakete izena Irurtzungo udaletxeko behealdean dagoen jubilatuen elkartean, goizeko 10:00etatik 11:00etara. Helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta kategoria txikikoendako parte-hartzea dohainik da. Proba nagusian parte hartuko duten korrikalariek autoa Irurtzunen utzi eta antolakuntzak autobusez eramanen ditu Ihabarrera, irteerara. Lasterketako zerbitzu medikua DYAren esku egonen da. Dutxen zerbitzua egonen da Irurtzunen, eta lasterketa bukatu eta gero, korrikalari guztiendako auzatea izanen da Iratxo elkartean. Informazio gehiago Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan jaso daiteke (948 46 48 66 telefonoa). Txikienen lanaProba nagusia jokatu baino lehen, kategoria txikiendako lasterketak izanen dira Irurtzungo kaleetan barna prestatutako zirkuituan. Horrela, 11:00etan benjaminen txanda izango da, 400 metroko probarekin. 11:05ean kimuak ariko dira (800 m), 11:15ean haurrak (1.200 m) eta 11:25ean kadeteak (1.600 m). Kategoria txikietan sailkatutako lehen hiru korrikalariek domina jasoko dute, 11:30ean, eta bukaeran guztiendako auzatea izanen da. Sari potoloak eta zozketa ugariProba nagusian ez da sari potolorik faltako. Sari ematea 13:00etan izanen da, Irurtzungo plazan. Lehenik eta behin proba nagusian izena eman duten lehen 150 parte hartzaileek kamiseta jasoko dute opari, eta bestalde parte hartzaile guztien artean bi pertsonarendako bi afari edo bazkari zozketatuko dira Irurtzungo Plazaola hotelean. Probako sariakLehen sailkatutakoek (Emakumezko / Gizonezkoek): 200 euro + trofeoaBigarren sailkatutakoek (E/G): 100 euro + trofeoaHirugarren sailkatutakoek (E/G): 50 euro + trofeoaLehen jubenilak (E/G): trofeoa + gaztaBeteranoak: Lehenengoa 35 urte eta lehenengoa 49 urte ? (E/G): trofeoaLehenengoa 50 urte eta lehenengoa 59 urte ? (E/G): trofeoa60 urtetik goragoko lehenengoa (E/G): trofeoaLehen sakandarrak (E/G): 60 euroBigarren sakandarrak (E/G): 40 euroHirugarren sakandarrak (E/G): 20 euroSakandarrendako sariakKorrikalari sakandarren parte-hartzea bulkatzeko antolakuntzak sari ederrak prestatu dituela adierazi zuen Nerea Martinez teknikariak. Lehen sakandarrendako sariez gain, Sakanako parte hartzaileen artean bi afari edo bazkari zozketatuko dira Etxarri Aranazko Iturri Eder jatetxean. Eta iazkoari jarraituz, proba barruan herrien arteko lehia antolatu du Mankomunitateak. Lehiaketa burutu ahal izateko gutxienez Sakanako hiru herri ezberdinetan hiruna korrikalari izan beharko dira. Herri bakoitzeko lehen hiru korrikalarien denbora batuaz, denbora onena egiten duen herriak irabaziko du saria: hiru afari bi pertsonarendako Irurtzungo Matxain jatetxean.