Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak eskaintzen dizkigun zerbitzuei buruz zer iritzi dugun galdetu digute sakandarroi. Horretarako inkesta prestatu du. Ibarreko erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuak baloratzea eskatu du, sakandarren iritzia kontuan izanik "zerbitzu horien prestazio eta kalitatea hobetu" asmoz. Inkestak anonimoak dira. Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, erantzundako inkesta bakoitzeko euro bat emanen diete Sakanako Ezgaituen Elkarteari eta Larrakil Elkarteari, ibarreko ezgaituen elkarteak biak ere.