Sakanako Eskolen Irristaketa Topaketak abian

Guaixe 2009ko azaroaren 18a

Sakanako lau irristaketa eskoletako - Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea, Urdiaingo Aitziber eta Etxarri Aranatz -   kideak biltzeko asmoz, Sakanako Irristaketa Eskolen Topaketak antolatu dituzte. Lehendabiziko topaketa larunbatean izan zen Olaztin. Aipatu lau eskoletako 110 neska-mutiko bildu ziren Erburua kiroldegian. Jokoak, lasterketak eta beste izan zituzten, eta bukaeran guztiendako merienda izan zen. Larunbat arratsaldea modu bikainean pasatzeko aukera izan zuten. Hurrengo topaketa azaroaren 28an izanen da, larunbatarekin, Urdiaingo pilotalekuan, 17:00etan. Abenduaren 19an Etxarri Aranatzek hartuko du topaketa eta azkena ilbeltzaren 16an izango da, Altsasun.