Agertokia bete abeslari

Guaixe 2009ko azaroaren 16a

Nafarroa ipar-mendebaldeko abesbatzek leporaino bete zuten larunbatean Iortia kultur guneko agertokia. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak antolatuta, VIII. abesbatzen topaketa ospatu zuten. Sei abesbatzek egin zuten bat altsasuarren gonbidapenarekin: Bortzirietako Igantzi eta Giltzarri abesbatzek, Doneztebeko Mendi abesbatzak, Lizarrako Ereintza abesbatzak, Aiegiko Camino Santiago abesbatzak eta Etxarri Aranazko abesbatzak. Harrera hunkigarria egin zien guztiei Erkudengo Ama abesbatzak Urruñuelaren Agurra abestuz eta dantzatuz. Banan-banan, bina abesti eskaini zituzten abesbatza guztiek. Abesbatzen festa ixteko, bat egin zuten 220 ahotsek eta elkarrekin abestu zituzten Remacharen Horra hor goiko eta Salaberriren Mendirik mendi abesti alaiak. Kantuak hitzari egin zion lekua: zazpi abesbatzetako kideek elkarrekin egoteko aukera izan zuten afarian.