Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irudimenezko haurren mundura bidaiatzeko aukera eskaintzen dute ipuinek. Han ipotxak, sorginak, printzeak, erraldoiak eta beste bizi dira. Mundu horretan murgiltzeko aukera bikoitza dute aste honetan Sakanako haurrek, Bakaikun eta Etxarri Aranatzen.Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, kontu kontari ariko baita Lupe Lekuona Bakaikuko udaletxeko ludotekan, gaur, 18:00etan. Igela Mikelaren istorioak kontatuko ditu. 6-9 urteko haurrendako eskaintza da. Gurasoei kontaketa gelatik kanpo itxaroteko eskatu zaie.Etxarri Aranazko Udalak antolatuta, Martin Txiki eta Marizikin euskal ipuinak ekarriko ditu Ixabel Millet Heyries-ek herriko liburutegira. Saio bikoitza izanen da hilaren 26an, ostegunean: 3-5 urteko haurrek 17:30etik 18:00etara dute hitzordua eta 6-8 urteko haurrek 18:00etatik 18:30era.