Sakanako IX. Herri Lasterketan haizea protagonista eta arabarrak nagusi

Guaixe 2009ko azaroaren 16a

Euririk ez, baina haize boladek nahikoa gogortu zuten igandean jokatutako Sakanako IX. Herri Lasterketa-La Burundesa Sari Nagusia. Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako proba nagusian 101 korrikalari animatu ziren Ihabarren hasi eta Irurtzunen despeditzen zen 9 kilometroko lasterketan parte hartzen. Bidea gorabeheratsua zen, korrikalariak Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai eta Etxarrendik pasatu baitziren Irurtzunera heldu baino lehen, aldapa gora eta behera eta haizeak hegotik, albotik eta aurretik jotzen zuela. Biren arteko lehiaGasteizko La Blanca klubeko Gontzal Sanz beteranoak eta Beste Iruña taldeko Antonio Etxeberria seniorrak lehia gogorra izan zuten hasieratik. Bi korrikalariek aurrea hartu zuten eta elkarrekin aritu ziren tarte batean, baina Satrustegiko igoeran arabarrak distantzia hartu zuen eta probako azken kilometroak bakarrik osatu zituen, garaipena lortuz (27:28). 49 segundora sartu zen Antonio Etxeberria. Hirugarrena Javier Nagore izan zen. 36 urte dituen Gontzal Sanz irabazleak azaldu zuen bere enpresa ERE-an dagoela eta horregatik gehiago entrenatzen ari dela, eta hori "asko nabaritzen dela". Izan ere denboraldi bikaina darama Gasteizko beteranoak, Euskadiko Maratoi Erdiko txapelduna baita eta hainbat podio egin baititu aurten. Antonio Etxeberriak hanka batean arazoak dituela aipatu zuen, baina entrenatzen sasoiko dagoela. Gontzal Sanz asfaltoan garaitu ezin dagoela nabarmendu zuen Etxeberriak. Lehen sakandarra sailkapen orokorrean seigarrena sartu zen Antton Zelaia urdiaindarra izan zen (30:14), eta bigarren sakandarra Francisco Javier Gomez altsasuarra (30:27), sailkapen orokorrean zazpigarrena. Emakumeei dagokionez, Gasteizko Rakel Llamasek ez zuen areriorik izan eta erraz nagusitu zen (31:21), bigarren eta lehen sakandarra izan zen Maitane Txueka arbizuarrari sei minutu pasa atereaz (37:43). Proba nagusia baino lehen, kategoria txikikoen lasterketak jokatu ziren Irurtzunen, benjamin mailatik hasi eta kadeteen mailara arte. Itxondo elkartea arduratu zen prestaketa lanetaz. Giro polita izan zen, eta kategoria bakoitzeko lehen hiru korrikalariek domina jaso zuten opari. Proba nagusia despeditzerakoan guztiendako auzate ederra izan zen Irurtzungo Iratxo elkartean. Sariak barra-barraSailkapen orokorreko sari potoloez gain - lehen hiru sailkatutakoak, lehen beteranoak, lehen jubenilak eta lehen hiru sakandarrak - , partehartzaile guztiek kamiseta jaso zuten opari eta euren artean Irurtzungo Plazaola hotelean bi afari zozketatu ziren. Parte hartzaile sakandarren artean bi pertsonendako bi afari zozketatu ziren Etxarri Aranazko Iturri Eder jatetxean, eta bestalde, Altsasu izan zen irabazlea herrien arteko lehian. Lehen hiru altsasuarrek bi pertsonarendako hiru afari irabazi zituzten Irurtzungo Matxain jatetxean. Sakandarrak Sakanako IX. Herri LasterketanGizonezkoak1. Gontzal Sanz (Gasteiz): 27:286. Antton Zelaia (Urdiain): 30:147. Fco. Javier Gomez (Altsasu): 30:2716. Javier Borrega (Altsasu): 31:2222.Raul Audikana (Olazti): 31:5324. Esteban Berdud (Altsasu): 32:1127. Ion Iñaki Araña (Arbizu): 32:3530. Juan Carlos Gomez (Altsasu): 33:2231. Mikel Berdud Altsasu): 33:3636. Mikel Lakuntza (Arbizu): 33:5737. Kike Aldasoro (Altsasu): 33:5739. Jokin Lazkoz (Altsasu): 34:0140. Fidel Jimenez (Etxarri): 34:0441. Alberto Arrizabalaga (Olazti): 34:0542. Juantxo Azurmendi (Altsasu): 34:0647. Evaristo Noveleta (Irurtzun): 34:4949. Jose Javier Maiza (Etxarri): 35:2850. Fernando Ganuza (Olazti): 35:3451. Jose Antonio Salgado (Altsasu): 35:3653. Migel Yerro (Altsasu): 35:5257. Santi Agirre (Iturmendi): 36:3471. Mikel Goikoetxea (Urdiain): 38:3372. Juan Pedro Ariz (Bakaiku): 38:4173. Aritz Pellejero (Lakuntza): 38:4174. Alberto Anton (Arbizu): 38:4377. Jose Ignacio Reparaz (Arbizu): 40:1479. Aingeru Azazeta (Altsasu): 40:4880. Raul Mendoza (Ziordia): 40:5981. Juan Carlos Cano (Altsasu): 41:1482. Patxi Cano (Altsasu): 41:1583.Juan Antonio Palacios (Altsasu): 41:4584. Ipe Lizarraga (Irurtzun): 41:4786. Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 41:5387. Jose Maria Mercero (Unanu): 42:5588. Tomas Mauleon (Etxarri): 44:0191. Arantzazu Martinez (Etxarri): 47:4092. Ander Reparaz (Arbizu): 48:00Emakumeak1. Rakel Llamas (Gasteiz): 31:212. Maitane Txueka (Arbizu): 37:434. Jone Pelaez (Altsasu): 40:486. Arantzazu Martinez (Etxarri Aranatz): 47:407. Belen Mendoza (Altsasu): 48:10Kategoria txikiko probakKadeteak mutilak: 1. Joaquin Alvarez / 2. Jorge Pascual / 3. Iker ArmendarizKadeteak neskak: 1. Henar Etxeberria / 2. Goizeder AzazetaHaurrak mutilak:1. Jon Ander Ansa / 2. David Martinez / 3. Oihan SotoHaurrak neskak:1. Olatz Azazeta / 2. Amaia Oiarbide / 3. Silvia ConstanzaKimuak mutilak:1. Oihan Sancet / 2. Ivan Legal / 3. Mikel AgirreKimuak neskak:1. Edurne Hualde / 2. Leire Chamorro / 3. Maria SalanuevaBenjaminak mutilak:1. Iñigo Cascante / 2. Eraitz Marco / 3. Julen SotoBenjaminak neskak:1. Amaia Vicente / 2. Maialen Chamorro / 3. Eider Vicente