Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen Arbizuko kiroldegian. Txapelketa horretan zortzi tiralariz osatutako taldeak aritzen dira lehian. Gizonezkoen 640 kilotan, Amaiurrek hiru puntu bildu zituen, Berriozarrek bi eta Txantreak bat, eta gizonezkoen 600 kilotan, Amaiur gailendu zitzaion Berriozarri. Nesken txapelketan, 500 kilotan, Beti Gazte eta Sakana taldeak aritzekoak ziren, baina azkenean Amaiur eta Txantrea ere animatu ziren, eta horrek izugarri aberastu du lehia. Horrela, lehen jardunaldian Beti Gazteko neskak izan ziren onenak, 4 puntu eskuratuz. Sakana eta Amaiurrek 2,5na puntu bildu zituzten, eta Txantreak puntu bat. Txapelketaren bigarren jardunaldia larunbatean jokatuko da, azaroaren 21ean, Lesakan, 17:00etan. Ea Sakanako neskak finago dabiltzan eta puntu gehiago biltzen dituzten.