Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Nafarroako Gazte Mailako Lau t´erdiko txapelketako final laurdenak jokatu zen Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Tartean, Altsasuko Pilotajauku taldeko Lopezek finalerdietara sailkatzea lortu zuen, Irurtzun taldeko Beraza bidean gelditu eta gero. Berazak min hartu zuen 2-9 galtzen ari zela eta agur esan behar izan zion txapelketari. Finalerdiak asteazkenean, azaroaren 25ean jokatuko dira Lekunberrin. Ondoko lehiak izanen dira: Jaunarena (Aurrera) - Loban (Huarte)Lopez (Pilotajauku) - Jauregi (Txaruta)Pilota emaitzakDonostiako Egia auzoko txapelketaren barruan, Irastorza eta Lukinek 22-13 irabazi zieten Sukiari eta Otaegiri. Gaurko partidakGaur Lesakan antolatutako pilota jaialdia zabaltzen duen partidan, Ismael Chafee Diazen kontra ariko da.