Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean, Madrilen, Etxeberriko Lacteos Belate enpresak Alimentos de España saria jaso zuen. Saria Landa eta Itsas Garapeneko eta Ingurumeneko Ministerioak ematen du eta arakildarrek nekazaritza ekoizpen mailari dagokion oroigarria jaso zuten. Juan Manuel Garro lehendakaria eta Fermin Zilbeti zuzendari nagusiak jaso zuten saria Elena Espinosa ministroaren eta Begoña Sanzberro kontseilariaren eskutik.Jakina denez Lacteos Belatek Nafarroako behi-esne ekoizpen integratua ekoizten du, "ekoizpen sostengarriaren baldintzak betetzen dituena produktuaren kalitatea, ingurugiroa eta errentagarritasun ekonomikoa kontuan hartuz". Lacteos Belate S.A.T 2006.urte hasieran sortu zuten Nafarroako 35 abeltzainek. Tartean Egiarreta (SAT Lazkoz, Lorenzo Lazkoz), Etxeberri (SAT Etxeberri, Juan Manuel Garro), Etxarren (SAT Kitxulabe, Patxi Irurtia) eta Lizarragabengokoak (SAT Minueta, Mikel Azpiroz) daude.