NEFIKE-k delegazioa zabaldu du ibarrean

Guaixe 2009ko azaroaren 17a

Nafarroako Elbarri Fisikoen Koordinakunde Elkargoak delegazioa zabaldu du Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan. Cristina Lopez de Zubiria gizarte langilea da han lanean ari dena. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00era dago. Elkarteak orain arte Iruñean lan egin du eta Sakanakoarekin batera, beste delegazio bat zabaldu berri du Tafallan ere. NEFIKE gaur egun 2100 kide baino gehiagok osatzen dute. Bere helburuen artean dago elbarrituak gizarteratzea, haien bizi baldintzak hobetzea edota sentsibilizazioa. Horretan arlo ugaritako hainbat profesional aritzen dira lanean.Lan ardatzakNEFIKEk Sakanan hiru lan ardatz izanen ditu. Batetik, enpleguan helburu nagusia elbarrituak lan munduan integratzea izanen da. Enpresetan azterketak eginen ditu, indarrean diren diru-laguntza eta diru-sariaz edo hobariaz informatzeko. Aldi berean, aurkituko diren beharrei egokitutako informazioa eta Nafarroako administrazio publikoak eskaintzen dituen lan postuetarako prestakuntza eskainiko du. Horretaz gain,  kontratuak, diru-laguntzak, hobariak, kontrataziorako laguntzak, lanpostuen egokitzapenak, pizgarriak eta abar, beste hainbat kontuz informazioa zabalduko du.Gizarte laguntza arloan elbarri fisikoek dituzten eskubide eta gizarteko   baliabideaz informatu eta haiek kudeatuko ditu NEFIKE-k. Eta, azken lan ardatza traba arkitektonikoen ezabapena izanen da. Horretarako ibarreko udalekin kontzientziarazte lanak eginen ditu, eremu publikoan zein pribatuan proiektuak garatzeko laguntza profesionala eskainiz. Harremanetarako:618 248 918 telefonoa edo delegacionsakana@acodifna.org e-posta.