AHT-ri buruzko informazio azterketa urte akaberarako emanen da

Guaixe 2009ko azaroaren 17a

Nafarroak eta Sustapen-Ministerioak Abiadura Handiko Nafarroako tren korridorea egiteko protokoloa sinatuta dute. Haren jarraipen batzordea aurreko ostegunean Madrilen bildu zen. Nafarroako korridorea Euskal Autonomi Elkartearekin lotzeko informazio-azterketa eginen da. Laura Alba Cuadrado kontseilariak jakinarazi zuenez, "Sustapen-Ministerioak urte amaiera baino lehen lizitatzera konprometitu da".Bestalde, Nafarroako Foru-Erkidegoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Sustapen-Ministerioaren arteko zuzendaritza-protokoloa sinatzea proposatu du Ministerioak, era horretan, Sustapen-Ministerioa izan informazio-azterketa lizitatu, adjudikatu eta kitatuko duena, bi autonomia erkidegoek horren zuzendaritzan aktiboki parte har dezaten.