Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatuta lastailean zehar Kulturetan sakontzen ikastaroa egin da. Etorkinekin zuzenean lan egiten duten ibarreko profesionalei zuzenduta zegoen ikastaroa. Gizarte hezitzaile eta langile, ludotekari, euskara eta kirol teknikari, irakasle eta liburuzainekin, guztira 21 profesional bildu zituen ikastaroak. Anafe fundazioko irakasleen bidez Maroko, Ekuador eta Errumaniako ohiturak hobe ezagutzeko aukera izan zuten. Bestelako gaiak ere ukitu zituzten, esaterako: heriotza eta hari lotutako guztia, Ulises sindromea edo estereotipo eta aurreiritziak. Balorazio positiboa egin dute parte hartzaileek.Ikuspegi bikoitzaImmigrazio Zerbitzuak, Altsasuko Udaleko berdintasun teknikariarekin batera, "Generoa eta immigrazioa" ikastaroa antolatu du, Altsasuko erakunde publikoetan lan egiten duten pertsonei zuzendua. Dagoeneko 27 profesionalek parte hartu dute ikastaroan eta hirugarren txanda bat eginen da aurki. Ikastaroan, besteak beste, generoa, estereotipo sexistak, berdintasun politikak, emakumearen egoera soziala eta jendaurrerako arretan komunikazio motak landu ziren. Horrekin batera, emakume etorkinei arreta egokia nola eskaini ere aurkeztu zen, eta Altsasun bizi diren emakume etorkinen profila, bitartekaritza eta immigrazio zerbitzuak ezagutzera eman ziren.