Odola emateko deialdia

Guaixe 2009ko azaroaren 24a

Nafarroako Odol-emaileen Elkarteak osasun baldintza onetan dauden odol-emaileei Odol-Emate Zentroaren deiak eta zitazioak kontuan izateko eskatu du. Elkarteak jakinarazi duenez, "ohiko gripea, A gripea eta garai honetako ohiko gaitzen kasu ugariengatik, egun hauetako odol-emateak ez dituzte ospitaleetako beharrak asetzen". Nafarroako Odol-emaileen Elkarteak, gainera, gogora ekarri du, aurki zubi luze bat datorrela. Odola emateko deialdia egiterakoan elkarteak ere azaldu du "ospitaleetako kontsumoa handitu egin dela, itxaron zerrendak murrizteko operazio gehiago egin direlako".