Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurkoa Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Eguna gisa izendatuta dago. Horregatik, kontzentrazioak eginen dira. Lehena eguerdian izanen da, Altsasun, udalak deituta. Ordu erdiko bilkura izanen da, udaletxe aurrean. Arratsaldean, berriz, Altsasuko Feministak eta Bilgune feministak kontzentrazioak antolatu dituzte. Etxarri Aranatzen 18:00etan izanen da plazan, eta ordu bete geroago, Altsasuko udaletxe aurrean. Horrekin batera, heldu den ostegunean bi erakundeek hitzaldia antolatu dute. Begoña Zabala izanen da hizlaria eta bere jardunak "La maté porque era mía" izenburua du. Hitzaldian feminismoak indarkeria sexistari emandako erantzun batzuk aztertuko dira. Horretaz gain, gizonek emakumeak erasotzean erantzuteko modu sendo eta eraginkorrik baden aztertuko da. Azkenik, erakundeek eta legeek zerbaiterako balio ote duten izanen dute hizpide. BandoaAltsasuko Udalak, bando bidez, azaldu du "tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekiko elkartasun sendoa agertzen" duela. Horrekin batera, "emakumeek pairatzen duten indarkeria erabat errefusatzen" duela adierazi du udalak. Altsasuarrak antolatu diren "indarkeriaren aurkako ekitaldietan" parte hartzera gonbidatu ditu udalak, "emakumeen arazoa ez ezik, denon arazoa baita, eta jasaten duten emakumeei eman beharreko laguntza, gure konpromisoa".ErakusketaAtenea elkarteak emakumeekiko indarkeriaren aurkako erakusketa antolatu du Gure Etxean. Gaur 18:00etan zabalduko ditu ateak. HitzaldiaOstegunean, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. AF eta BF taldeek antolatuta.