Abeltzainak sektorearen krisiarendako konponbide eske

Guaixe 2009ko azaroaren 23a

Aurreko ostiralean Basaburua, Ultzama, Larraun eta Sakanako abeltzainak bildu ziren Bi Aizpe gasolindegiaren ondoan. EHNE sindikatuak egindako deialdiari erantzun zioten abeltzainek, bi orduz kontzentrazioa egin zuten. Protestaldi horrekin, eta Nafarroan egin ziren gainontzeko guztiekin, EHNE-k azaldu nahi izan zuen abeltzain eta nekazaririk gabe ez dagoela etorkizunik. EHNE-k administrazioei eskatu die "nekazaritza arlo eta landa inguru indartsu eta dinamikoa bermatuko duten Nekazal Politika Bateratua eta Landa Garapenerako Planak" garatzeko. Politikariei "nekazal arloaren heriotza mantsoa behin betiko gelditzeko neurri ausartak bilatu eta proposatzeko" eskatu die EHNE-k. AldarrikapenakEstatuko nekazal erakundeek larunbaterako lanuztea deitu zuten. Espainiako Gobernuari eskaera zehatzak egin dizkiote: ekoizleendako prezio duinak eta nekazal azoken arautzea; nekazal sargaien (elektrizitatea, gasolioa, ongarriak, plastikoak, pentsuak eta abar) gardentasuna eta Nekazal Politika Bateratu sendoa 2013tik harago hartzen duena eta aurrekontua eguneratua duena. 110Abeltzain eta 15 traktore bildu ziren Irurtzunen.