Bertako esperientzia Euskaltzaindiaren jardunaldietan

Guaixe 2009ko azaroaren 24a

Aurreko ostiralean Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan. Etorkinak eta euskara gaia izan zen jardunaldiaren ardatza. Akademiak etorkinen gaia euskararen perspektibatik jorratu nahi izan zuen jardunaldi horretan: "fenomenoa ezagutu, hausnartu, gogoeta egin, esperientziak ezagutu, etorkinak ezagutzeko eta integrazioa errazteko jarraitu beharreko bideak". Sakanako Mankomunitateko Immigrazio teknikari Begoña Zestauk ibarreko esperientziaren berri eman zuen.