Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearekin antolatutako Sakanako IV. Nesken Pala Txapelketaren finalak jokatu berri dira. Emaitzak: Kimuak A taldea: Garazi-Leire 7 - Ariane-Uxue 18Kimuak 1 taldea: Saioa-Aizea 18 - Garazi-Alaitz 16Haurrak: Amaiur-Lide 12 - Irati-Olaia 22Gazteak: Ane-Ane 13 - Maitane-Leire 30Helduen 2.maila: Mari Paz-Mirentxu 28 - Janira-Rebeca 30Helduen 1.maila: Uxue-Maider 27 - Amaia-Maite 30Nesken pala txapelketan maila handia izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, horren isla, esaterako, finaletan eta beste izan diren emaitza borrokatuak. Sakanako txapelketak Euskal Herriko txapelketen artean bere lekua egin du, herrialde ezberdinetako goi mailako kirolariak animatu direlako parte hartzera. Finalak jokatu eta gero bazkari ederrarekin despeditu zen aurtengo txapelketa. "Hau guztia ez litzateke posible izango Migel Aristorena arduradun nagusiaren laguntzarik gabe" diote Kirol Zerbitzutik. "Eskertzekoa da ere hastapenean kirolari gaztetxoekin egiten duen lana. Eta bere laguntzaileei ere milesker, Arretxe eta abarri" gaineratzen dute.